XXV. Antzerki Astea

Ekainaren 4ean eman zitzaion amaiera Debako XXV. Antzerki Asteari, Kultur Elkartean egin zen mahainguru interesgarri batekin. Baina aurtengo honetan bagenuen goaztarrok zer ospatua! Alde batetik, jakina den bezala, Zilar Ezteiak betetzen zituen Asteak. Eta beste aldetik Goaz Antzerki taldearen berrogeigarren obra taularatzeko parada izan dugu. Hau dela eta motibazio eta indar bereziarekin prestatu genuen Antzerki Astea. Eta egia esan, nahiko arrera hona izan duelakoan gaude. Orokorrean uste baino ikusle gehiago geureganatzea lortu dugu, berau euskal antzerkiarentzat berri aparta delarik!!

Baina, esan beharra dago Debako antzerkizale gaztetxoek “Hau ez da Kalkuta” antzezlanarekin susto txikiren bat edo beste pairatu zutela. Geu errudun!!! Baina gainontzean era lasai eta abegikorrean igaro dira Antzerki Asteak iraun duen hamabostaldiak. Dela, Mendata Institutuan Manolo Arozenak eman zuen hitzaldian, dela Ondarrutarren esketx umoretsuekin, dela haurrei zuzenduriko pailazoekin…

Eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen, ikusle izan zaituztegun antzerkizale guztiei, indarberritu egiten baikaitu horren gustuko dugun euskal antzerkia eta Antzerki Astea prestatu eta bultzatzen jarraitzeko. Eskerrik asko!!!

Zorioanak, bai antzerki talde, bai antzezle, bai ikusle, eta baita Antzerki Astea burutzen lagundu duten lagun eta ezagun guztiei.

Anuncios

GOAZen historiaren hezurdura

GOAZ Antzerki taldearen historiaren hezurdura laburtxo baten berri izan nahi baduzu; estreinatu ditugun antzerkiak, eskeini eta jaso ditugun ikastaroak, Antzerki Astean parte hartu duten antzerki taldeak… ondoren agertzen den dokumentuan agertzen dira.

Espero dugu zuen egarria azetzeko balio izatea:Goaz historiaren hezurdura

Antzerki Asteko azken berriak

  • Goaz Antzerki Taldea; “KONTXEXI DETEKTIBEA ELURRETAN”; Maiatzak 29, igandea gaueko 21:00etan (Aldats Pilotalekuan)

Kontxetxi Detektibea Pirineo aldera doa, eskiak hartuta, bere seme Bixentikorekin.

Siresan, Ebaristo eta Justinarenean, hartu dute ostuta. Egoera larria bizi dutela inguru haietan Von Saltxitxen aberats alemaniarra dela medio, kontatu dio Ebaristok. Kontxexi, detektibea denez, iritsi orduko auzian leporaino sartua aurkitzen da.

Larria da egoera bai. Baina, komedia giro bitxian lortzen dute korapiloa askatzea.

  • Aizarnako Eskola Antzerkia: “KOMERIAK”: Maiatzak 31, asteartea, goizeko 10:30 eta 11:30etan

Bai, komeriak, handik eta hemendik berariaz ekarriak; zaharrak batzuk, besteak berriak.

  • Korri, Xalto eta Brinko: “ENTRESAKA”: Ekainak 2 edo 3, arratsaldeko 17:00etan

Korri, Xalto eta Brinkok azken urteetan eskainitako ikuskizunetako esketxen “Entresaka” dibertigarria proposatzen digute obra umoretsu honetan.

  • Mahai ingurua: “EUSKARA JALGI HADI PLAZARA”, Ekainak 4. larunbata, eguerdiko 13:00etan

– Euskal Antzerkiaren Erakusleihoa. (Eugenio Arozena)

– Talde Amateurren arteko harreman iturri (Txotxe Urrutia)

– Iparraldearekiko lotura. (Daniel Landart)

– Idazle euskaldunak lehenetsi ditu; bai omendu ere. (Imanol Elias)

– Eskola antzerkia bultzatzen. (Lusi Haranburu Altuna)

– Goaz-Goizeko Izarra, auzo-lankide. (Arantxa Ugarte)

XXV. Antzerki Astea “ZILAR EZTEIAK”

 

Hogeita bosgarrena,

Ez nolanahikoa!,

Deban ANTZERKI ASTEAk

Dizu aurtengoa.

Beraz, ZILAR EZTEIAK

Du ospatzekoa

GOAZ Taldeak, nahizta

Krisiak dun joa.

 

Udalak eman digu

Garaiz abisua:

Urri duela aurten

Guretzat dirua.

Horrek ez du itzali

Gure kultur sua;

Deba aspalditik baita

ASTEra ohitua.

 

Ez digute ukatuko

Zaleek laguntza:

Hor dira gazte eta heldu

Bultza eta bultza;

Ez dugu bazter uzten

Haurraren hezkuntza.

Antzerkiz plazaratzen

Dugu geure hizkuntza.

 

Eskuzabal espero

Ditugu taldeak:

Amateurrak, noski!

Baita ere besteak.

ASTEA salbatuko

Du elkar laguntzeak:

Sarrerak merke dira

Merezi du hartzeak.

 

 

 

bagoaz forma ematen “KONTXEXI DETEKTIBEA ELURRETAN” antzezlanari

Gorpuztuz doa azken aldian esku artean darabilgun lantxo dibertigarria. Izan ere, XXV. Antzerki Astean gara estrenatzekoak…. Dena ondo bidean, prest izango dugu ordurako!!!

Bitartean, honako argazki hauekin konformatu beharko!!!

kartela

 

Entseiluko zenbait irudi:

XXV. ANTZERKI ASTEA (Maiatzak 27-Ekainak 5)

Zehaztuta jadanik aurtengo Antzerki Aste!!!! Maitzaren 27an emango zaio hasiera eta ekainaren 5 bitartean antzerkiz beteko dugu debako herriko!!!

Azken urtetan bezala, bi asteburu hartzen ditu Antzerki Asteak. Orain arte honako talde eta lanak ditugu hitzarturik, aurrerantzean informazio gehiago joango gara plazaratzen lortzen dugun heinean:

 

  • KARRIKA TALDEA: “Hau ez da Kalkuta” lanarekin Maiatzak 27, gaueko 22:30 (Aldats Pilotalekuan)

Karrikak Santa Agedako auzuneko Barren-kale kalea eraiki du oholtza gainean. Kale honetan auzuneak bat egiten du ¿Hau ez da kalkuta¿ dendatxoaren inguruan. Bezero gehienak emakumeak dira, baina ez hala moduzko emakumeak, putak dira, bata bestearengandik ezberdinak, bakoitzak bere gogo, nahi zein ametsekin. Gaur egun berezia da, dendatxoaren jabeak, Ikusek, zerbait berezia antolatu baitu. Jakin min handia sortu du auzokideen artean, baina ezusteko zerbait gertatzen da.

Espektakulo honen bitartez, karrikak heldu bilakatzea nahi du, nagusi, bete betiko markeei eutsita beste urrats bat emanez. Taldeak betidanik izan du emakume gorputz zein espiritua eta bertatik abiatuz muntaia hau sortu du, taldearen zein ikuslegoaren plazererako.

hau ez da kalkuta

  • TRAMAX&BRIX ANTZERKI TALDEA: “Hauxe da paraderu!” Maiatzak 28, gaueko 22:30 (Aldats Pilotalekuan)

Aizpea Goenagak eta Elena Iruretak idatzi eta antzeztutako lanaren moldaketa honetan bost eszena eta hainbat pertsonai agertzen dira. Eszena bakoitzak toki ezberdina irudikatzen du: tanatorioa, ezkontza agentzia, aireportua, ginekologoaren kontsulta eta Tolosako abesbatza lehiaketako kamerinoa. Pertsonaiak ere ez dira errepikatzen, aktore bakoitzak bi edo hiru pertsonai ezberdin antzezten dituelarik. Antzezlanean mantentzen den gauza bakarra da eszena bakoitzean pertsonaiek “ezusteren bat edo beste” aurkitzen dutela.

hauxe da paraderu

  • INAXIO TOLOSA ETA RAMON AGIRRE: “XENTIMORIK GABE” Ekainak 3, gaueko 22:30 (Aldats Pilotalekuan)

Ramon Agirre eta Iñazio Tolosaren proposamen berri honek munduan zehar ibilitako bi artisten mundua dakar eszenara. Fama ezagutu dute, luxua dastatu eta musikari onenekin egon dira oholtza gainean. Jarraitzaile mordoa dute bots kontinentetan barna, baina heldu da etxera itzultzeko ordua.

Bi euskal aktore bikain hauen lan berria ikusi gabe ezin gelditu!!!

  • xentimorik gabe

Antzerki Astea berriz ere ate joka!!!!

XXV. Antzerki Astea gerturatzen ari dela eta, Goaz Taldeak bi eginkizun garrantzitsu darabilzki esku artean. Batetik, Antzerki Astearen antolaketa, eta bestetik, bertan estreinatzekotan garen “KONTXEXI DETEKTIBEA ELURRETAN” antzezlenari azken ukituak  ematen.

Beraz, ezin esan urtaroen aldaketari so gaudenik Goaztarrok. Urtero lez gogo eta indar handiarekin hartu baitugu, aurtengo honetan XXV. Antzerki Astea izango denaren prestaketa. Bertan gure azkenengo altxorra aurkeztearekin bat, euskarazko beste hainbat antzerki talderen bisita espero dugu.

Aurrerantzean joango gara zehazten XXV.Antzerki Astearen data zehatza eta egitarau oparoa.