Archivo diario: 2011/03/28

Antzerki Astea berriz ere ate joka!!!!

XXV. Antzerki Astea gerturatzen ari dela eta, Goaz Taldeak bi eginkizun garrantzitsu darabilzki esku artean. Batetik, Antzerki Astearen antolaketa, eta bestetik, bertan estreinatzekotan garen «KONTXEXI DETEKTIBEA ELURRETAN» antzezlenari azken ukituak  ematen.

Beraz, ezin esan urtaroen aldaketari so gaudenik Goaztarrok. Urtero lez gogo eta indar handiarekin hartu baitugu, aurtengo honetan XXV. Antzerki Astea izango denaren prestaketa. Bertan gure azkenengo altxorra aurkeztearekin bat, euskarazko beste hainbat antzerki talderen bisita espero dugu.

Aurrerantzean joango gara zehazten XXV.Antzerki Astearen data zehatza eta egitarau oparoa.