XXV. ANTZERKI ASTEA (Maiatzak 27-Ekainak 5)

Zehaztuta jadanik aurtengo Antzerki Aste!!!! Maitzaren 27an emango zaio hasiera eta ekainaren 5 bitartean antzerkiz beteko dugu debako herriko!!!

Azken urtetan bezala, bi asteburu hartzen ditu Antzerki Asteak. Orain arte honako talde eta lanak ditugu hitzarturik, aurrerantzean informazio gehiago joango gara plazaratzen lortzen dugun heinean:

 

  • KARRIKA TALDEA: «Hau ez da Kalkuta» lanarekin Maiatzak 27, gaueko 22:30 (Aldats Pilotalekuan)

Karrikak Santa Agedako auzuneko Barren-kale kalea eraiki du oholtza gainean. Kale honetan auzuneak bat egiten du ¿Hau ez da kalkuta¿ dendatxoaren inguruan. Bezero gehienak emakumeak dira, baina ez hala moduzko emakumeak, putak dira, bata bestearengandik ezberdinak, bakoitzak bere gogo, nahi zein ametsekin. Gaur egun berezia da, dendatxoaren jabeak, Ikusek, zerbait berezia antolatu baitu. Jakin min handia sortu du auzokideen artean, baina ezusteko zerbait gertatzen da.

Espektakulo honen bitartez, karrikak heldu bilakatzea nahi du, nagusi, bete betiko markeei eutsita beste urrats bat emanez. Taldeak betidanik izan du emakume gorputz zein espiritua eta bertatik abiatuz muntaia hau sortu du, taldearen zein ikuslegoaren plazererako.

hau ez da kalkuta

  • TRAMAX&BRIX ANTZERKI TALDEA: «Hauxe da paraderu!» Maiatzak 28, gaueko 22:30 (Aldats Pilotalekuan)

Aizpea Goenagak eta Elena Iruretak idatzi eta antzeztutako lanaren moldaketa honetan bost eszena eta hainbat pertsonai agertzen dira. Eszena bakoitzak toki ezberdina irudikatzen du: tanatorioa, ezkontza agentzia, aireportua, ginekologoaren kontsulta eta Tolosako abesbatza lehiaketako kamerinoa. Pertsonaiak ere ez dira errepikatzen, aktore bakoitzak bi edo hiru pertsonai ezberdin antzezten dituelarik. Antzezlanean mantentzen den gauza bakarra da eszena bakoitzean pertsonaiek «ezusteren bat edo beste» aurkitzen dutela.

hauxe da paraderu

  • INAXIO TOLOSA ETA RAMON AGIRRE: «XENTIMORIK GABE» Ekainak 3, gaueko 22:30 (Aldats Pilotalekuan)

Ramon Agirre eta Iñazio Tolosaren proposamen berri honek munduan zehar ibilitako bi artisten mundua dakar eszenara. Fama ezagutu dute, luxua dastatu eta musikari onenekin egon dira oholtza gainean. Jarraitzaile mordoa dute bots kontinentetan barna, baina heldu da etxera itzultzeko ordua.

Bi euskal aktore bikain hauen lan berria ikusi gabe ezin gelditu!!!

  • xentimorik gabe

3 Respuestas a “XXV. ANTZERKI ASTEA (Maiatzak 27-Ekainak 5)

  1. ´2008 an TRAMAN&BRIX antzerki taldea ikusi eta gozatu nuen GIXONAK antzes lanarekin,espero dot berriro gozatzi HAUXE DA PARADERU

  2. ´2008 an TRAMAN&BRIX antzerki taldea ikusi eta gozatu nuen GIXONAK antzes lanarekin,espero dot berriro gozatzea HAUXE DA PARADERU ikustean gora antzerkia

Deja un comentario